Enplegu eskaria

Nola zehazten da enplegu-eskaria?

Nola ateratzen dira lan-eskaintzaren eta -eskaeraren proiekzioak?

Hedatzeko premia:

2030era arte, epe ertain edo luzera begira, EAErako aurreikusitako enplegu-eskariaren garapena  CEPREDEk, Iragarpen Ekonomikoen Zentroak, gure lan-merkaturako egindako makroekonomia-eredu espezifiko batetikabiatuta egiten da.

Epe ertain edo luzera begira, EAEn etorkizunean izango den lan-eskariaren iragarpen zehaztuak egiteko gaitasuna duen ekonometria eredu hau eraikitzeak honako erronka hauek izan ditu, jarduera-sektoreei eta okupazioei dagokienez:

Horrela, ingurune makroekonomiko orokorraren balorazioa egiteko CEPREDEk erregulartasunez lantzen duen informazioa erabili da, espainiar ekonomiaren  Wharton-UAM ereduaren bidez; eredu horrek iragarpen zehaztuak eskaintzen dizkie 50 jarduera-adarrei. Iragarpen horiek sei hilabetean behin berrikusten ditu Wharton-UAMek.

Eskualdeko eredua egiteak hipotesi estrukturala du abiapuntua, eta, hipotesi horren arabera, EAEk hazkuntzarako duen ahalmena erkidegoak duen ekoizpen-egiturak baldintzatzen du. Horrela, erkidego jakin batean ematen den hazkuntza globala erkidegoan dauden ekoizpen-adarren dinamika espezifikoek baldintzatuko dute, eta ekoizpen-adar bakoitzak eskualdearen ekoizpen osoarekiko duen garrantzi espezifikoa ere erabakigarria izango da.

Behin jarduera-alor bakoitzeko eta eskualde bakoitzeko jarduera-proiekzioak lortuta, aurreikusitako ekoizpen horrekin aurrera egiteko beharrezko enpleguaren kalkulua egin genuen; eskualde bakoitzeko jarduera-alorren ekoizpen espezifiko bakoitzaren balioak erabilita.

Jarduera-alor bakoitzeko enplegu-eskari guztiaren proiekzioak lortu ondoren, beharrezko jo zen guztizko datu horien banaketa egitea  EAEko lan-eskarietan agertzen diren enplegu-moten arabera. Horretarako, beharrezkoa izan zen jarduera-alor bakoitzeko enplegua okupazio-mailetan nola banatzen zen adierazten zuten egitura historikoak izatea, eta egitura horiekin etorkizunera proiekzioa lortzea; horrela, okupazio-maila bakoitzean dagoen lan-eskaria jakiteko, jarduera-alor bakoitzean izandako eskari osoa eta alor bakoitzean enplegu hori  okupazio-mailetan  nola banatzen den (enplegu-proportzioak) ezagutzea nahitaezkoa da, bi faktoreok erabakitzen baitute okupazio-mailako eskaria.

Egindako proiekzioen eta EAEko datu historikoen arteko homogeneotasuna mantentzeko asmoz, hainbat iturritatik lortutako datuak sailkatu ziren eta  A-38 sailkapenaren arabera multzokatu ziren; izan ere, A-38 sailkapena da EUSTATek  jarduera-alorren informazio zehaztua eskaintzeko erabili izan duena 1995. urtetik 2014. Urtera arte. Ondoren, okupazio-mota bakoitzari dagozkion enplegu-egiturak kalkulatu ziren CMTtik (Lan Merkatuaren Zentsua) lortutako datuekin, eta okupazio-kategorien araberako kontratazio-egiturak ere kalkulatu ziren; eta, kalkulu horietako bakoitzarekin, proiekzio-prozedura bat erabili zen etorkizunera begira.

Azkenik, planteatutako eredu globala eskema honetan jasota geratuko litzateke.

Ordezteko premia:

 

Ekoizpenaren adar bakoitzeko ordezteko premiaren estimazioa egiteko, jarduera-adar bakoitzeko okupatu guztien distribuzioa hartu genuen oinarri, adinaren arabera (sei tarte banatu ziren: 16 -24, 25 -34, 35 -44, 45 -54, 55 - 64, eta 65 eta gehiago).

Distribuzio hori 2014 urteari buruz eskura dauden datuak erabiliz egin dugu, eta biztanleen dinamikak tartez tarte aplikatuz sektoreko totalei, ziurtatuz adin-tarteka gehitutakoak bateragarri direla enplegu-eskaintza totalarekin (biztanleria aktiboarekin), gehiegizko eskaera zuzentzeko koefizienteak aplikatuta.

Ondoren, okupazio-totalak zehazten dira adin-tarteen ertzetan, tarte batetik bestera urtez urte zenbat biztanle desplazatzen den kuantifikatzeko.

Ordezteko premia beste era batera ere kalkula daiteke, irteerako fluxu garbiak kalkulatuz adin-tarte bakoitzean (i), sektore bakoitzean (s) eta aldi bakoitzean (t):Os,i,t, edo sarrerako fluxu garbiak kalkulatuz: Is,i,t, honela kalkulatuta, hurrenez hurren:

Os,1,t=Max{0; Ws,i,t-1-Ws,i+1,t}        Is,i,t=Max{0; Ws,i,t-Wi,i-1,t-1}

Ws,i,t izanik sektore, adin-tarte eta aldi bakoitzeko landunen kopuru totala.

Denbora-jauzia (urtebete) ez datorrenez bat adin-bitarteen luzerarekin (10 urte), adin-eten bakoitzeko aldaketak partzialak dira aldi bakoitzean, alegia, biztanleriaren portzentaje bat besterik ez da tartez aldatzen, %qn, bitarte bakoitzaren goiko ertzean daudenak; eta, halatsu, berri sartzen direnak, urtero, bitartearen beheko ertzean, %q1, kokatutakoak dira soilik, hortaz, irteera zein sarrerako garbiak kalkulatzeko formulak zuzendu egin behar dira portzentaje horien bitartez, aurrez kalkulatuta.

Enplegu-eskari totalak hazkunde garbia izaten badu, ordezte-premia adin-tarte bakoitzean izandako irteera garbiak gehituta zehazten da edo, bestela, irteera garbiak ken hedapen totala eginda ateratzen dena gehituta.

Alderantziz, enplegu-eskaera totalean hazkunde garbia gertatzen bada, ordezteko premia adin-tarte bakoitzean izandako irteera garbiak gehituta zehazten da edo, bestela, irteera garbiak ken uzkurdura totala eginda ateratzen dena gehituta.

Hedapena(Ws,t> Ws,t-1)

Uzkurdura (Ws,t> Ws,t-1)

RDs,t=Σi Os,i,t

RDs,t=Σi Is,i,t

edo

RDs,t=Σi Is,i,t-(Ws,t – Ws,t-1)

edo

RDi,t=Σi Os,i,t +(Ws,t – Ws,t-1)

Estimatutako ordezte-premiaren azkeneko balioa bi enfokeen batez besteko sinplea eginda ateratzen da (sarreren gehikuntza eta irteeren gehikuntza)

 

 

Compromiso con las personas