Informazio mota

Zer informazio mota lor dezaket Future Lanen bidez?

Future Lanek bi motatako informazioa du:

Enplegu-eskaeraren proiekzioei dagokienez, informazioa bi multzotan bildu dugu: 2005 eta 2015 urteen artekoa (Lan-merkatuaren Zentsuaren datuak, sektore ekonomiko eta okupazio bakoitzean enpleguak benetan izandako bilakaera ikusteko) eta 2016 eta 2030 urteen artekoa, hots, aurreikusitako bilakaerari buruzko datu estimatuak, honakoak deskribatzeko:

Informazio hori eskura dago menu nagusian, “Enplegu-aukerak” atalean, eta “Sektoreak” eta “Okupazioak” esteketan. Bilakaeraren datuak agertuko dira segidan: errealak eta aurreikusiak, bai eta aukeratutako sektore bakoitzeko okupazio bakoitzeko enplegu-banaketa ere.

Profesional-eskaintzaren proiekzioei dagokienez ere, informazioa bi multzotan bildu dugu: 2005 eta 2015 urteen artekoa (Lan-merkatuaren Zentsuaren datuak, okupazio bakoitzeko langile-eskaintzaren berri jakiteko) eta 2016 eta 2030 urteen artekoa, hots, aurreikusitako bilakaerari buruzko datu estimatuak, honakoak deskribatzeko:

Informazio hori eskura dago “2030ko profesionalak” menu nagusian nahiz  “Langile-eskaintzaren bilakaera” eta “Eskaintzaren eta eskaeraren egoera” esteketan, hor agertuko dira bilakaeraren datuak: errealak nahiz aurreikusiak, okupazio bakoitzeko.

Atal honek, horrez gain, informazio kualitatiboa ere ematen du okupazioei eragingo dieten joerei buruz eta etorkizunean konpetentzietan gerta daitezkeen aldaketen gaineko inpaktu potentzialari buruz, “Okupazioak” orrian. Interesatzen zaizun okupazioa aukeratu eta “Joerak eta konpetentziak” estekan, hor izango duzu kontu hauei buruzko informazioa:

Informazio kualitatibo hori, era berean, etorkizuneko lan-merkatuari buruzko txostenekin, sektoreetakoak edo okupazioei buruzkoak, osatzen da; txosten horiek webgunera sektoreetako adituek eta gure inguruko zein nazioarteko lan-merkatuaren analisiarekin, hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin lotutako erakundeek gehituko dituzte. Azterketa eremu espezifiko bati buruzko informazio zehaztua duten dokumentu hauek guztiak deskargatu daitezke Future Laneko “apunteak” estekaren bidez.

Compromiso con las personas