Informazio iturriak

Informazio-iturri kualitatiboak

Europako joerak aztertzeko, Skills Panorama (Gaitasunen Panorama) programak jasotako informazioa erabili da. Programa hori CEDEFOPek gidatu du, Lanbide Heziketa Garatzeko Europako Zentroak.

Cedefop EBko erakunde bat da eta honako hauek biltzen ditu: arduradun politikoak, sindikatu- eta enpresa-elkarteak, prestakuntza-erakundeak, irakasleak eta prestakuntza-arduradunak, eta adin guztietako ikasleak; hau da, heziketarekin eta lanbide-hezkuntzarekin interesa eta zerikusia duten guztiak.  Cedefop hezkuntza-sistemen eta lan-munduaren arteko bidegurutzean dago, eta foro bat balitz bezala lan egiten du; izan ere, ideiak partekatzeko interesa duten erakundeek forotzat erabil dezakete, eta Europako heziketa eta lanbide-hezkuntza hobetzeko modu egokiena zein den eztabaidatu dezakete.

Skills Panorama Europako Batzordeak sortu zuen ebaluatzeko eta gaitasunen beharrak aurresateko Europak duen ahalmena hobetzeko, eta hezkuntza-sistemak eta prestakuntza-sistemak lan-merkatuaren beharrei emandako erantzuna hobetzen laguntzeko. 2014ko urtarriletik, Cedefop ari da Skills Panorama programaren garapenean buru izaten, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusiarekin (DG EMPL) elkarlanean.  

Skills Panorama okupazioetan eta sektoreetan dauden kualifikazio-beharrei buruzko datuak,  inteligentzia eta informazioa eskuragarri jartzen dituen datu-bilketarako gune zentral bat da. Herrialde mailako datuak eta iturriak eskuragarri jartzeaz gain, gaitasunen eskaintzan eta eskaeran dauden joerei buruz, eta gerta daitezkeen trebetasunen desegokitasunei buruz, europar ikuspuntua ematen du..

Future Lanek ekoizpen-arloen eta okupazioen etorkizunerako informazioa ere badu, informazio-iturri ugaritatik bildutakoa eta parte-hartzaile desberdinetatik lortuta.  Horrela, etengabeko garapenean, informazio interesgarria biltzen joango da unibertsitateetatik, enpresetatik, zientzia eta teknologia zentroetatik, sektore-adituengandik eta nazioarteko lanaren eta hezkuntzaren erakundeetatik edo prospektibatik: Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT), OECDren  (Economics Department Working Papers), CEDEFOPek egindako azterketen, National Institute Economic-en, World Business Council for Sustainable Development-en, World Economic Forum-en, ONUren, World Future Society-ren, Futuribles-en, eta beste hainbat informeren datuetatik aurrera begira egindako azterketak. EAEko eragile sozioekonomikoen sektoreetako txostenak ere nabarmendu behar dira, bai eta eragile horiek aktiboki lan egiten dutela ere Future Lanen dagoen ezagutza-maila hobetzen.

Compromiso con las personas