Euskadiko enplegu-prospektibaren eta okupazio-joeren behatokia
Ongi etorri Future Lan programara, hurrengo 10 urteetako EAEko ekonomia- eta okupazio-sektoreetako enpleguaren eta langileen eskaintza potentzialaren proiekzioak dituen Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzua – tresnara.
Future Lan funtsezko baliabidea da Euskadiko enpresen langile-eskaerari eta etorkizuneko langile kualifikatuei lotuta gerta daitezkeen bat ez etortzeei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan informazio goiztiarra lortzeko,okupazioen eta ekonomia-sektoreen ikuspuntutik.
Future Lanen helburua informazio baliagarria behar duten pertsona eta erakunde guztientzat intereseko web-orri bihurtzea da, bai enpresek etorkizunean egingo duten langile kualifikatuen lan-eskariari buruzko informazioa emateko, bai eta etorkizuneko lan-merkatuan eragina izango duten joera nagusien garrantzizko bestelako informazioari emateko ere.
Future Lan elkarlanerako lan-tresna dinamikoa ere bada, informazioaren output kuantitatibo nahiz kualitatiboak baititu, bai eta bateratze-gune bat ere Euskal Herriko lan-merkatuko eragile nagusientzat.