Informazio mota

Ze informazio mota lor dezaket Future Lan programaren bitartez?

Future Lanek bi motatako informazioa du:

Enplegu-eskaeraren proiekzioei dagokienez, informazioa bi multzotan biltzen da: aurtengo urtera arteko serie historikoa, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera sektore, okupazio eta prestakuntza-mailak kontuan izanda enpleguak benetan izan duen bilakaerari buruzko datuekin eta aurreikusten den bilakaera kontuan izanda hurrengo 10 urteetarako datu estimatuak, honakoak deskribatzeko:

Informazio hori eskura dago menu nagusian, “Enplegu-aukerak” atala aukeratu eta “Sektoreak”, “Okupazioak” eta “Prestakuntza maila” esteketan sartuta. Bilakaeraren datuak agertuko dira segidan: errealak eta aurreikusiak, bai aurrez aipatutako atal bakoitzarenak bai eta atal bakoitza gainontzeko bi aldagaiekin gurutzatzearenak. Adibidez, jarduera-adar zehatz baten bilakaerari buruzko informazioa lor daiteke, eta adar horren barruan, eskatutako lanbide-kategorietarako eta prestakuntza-mailetarako aurreikusitako bilakaera.

Sektore, okupazio eta prestakuntza maila ataletan, bilakaeraren eta enplegu-proiekzioaren datuak sexuaren arabera bereizten dira, egungo enplegu eta eskaera proiekzioak aztertzerakoan emakumezkoen eta gizonezkoen kasuak bereizteko aukera eskainiz.

Era berean webguneak konparazio beharrak eraikitzeko, informazio interesgarria aukeratuz, eta konparazio hori grafikoki, diseinu egokiena hautatuz, irudikatzeko aukera eskaintzen du. “Nire behatokia” estekaren bitartez jo daiteke aukera honetara.

Profesional-eskaintzaren proiekzioei dagokienez ere, informazioa bi multzotan biltzen da: aurtengo urtera arteko serie historikoa Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera okupazio eta prestakuntza maila desberdinetako langileen eskaintzari buruzko datuek osatua eta hurrengo 10 urteetarako proiekzioak, aurreikusten den bilakaera kontuan izanda, honakoak deskribatzeko:

Informazio hori eskura dago menu nagusian, “2032ko profesionalak” atalaren barruan “Eskaintzak Lanbideka”, “Eskaintzak ikasketa mailarekiko”, “Doikuntza eszenategiak” eta “Prestakuntza-maila eszenategiak” esteketan. Bertan agertuko dira bilakaeraren datuak: errealak nahiz aurreikusiak.

Atal honek okupazioei eragingo dieten joerei buruz eta etorkizunean konpetentzietan gerta daitezkeen aldaketen gaineko inpaktu potentzialari buruz informazio kualitatiboa ere ematen du.

Informazio hau menu nagusian dagoen “2032ko profesionalak” atalean dagoen “Konpetentzia eta erronkak” estekaren bidez aurkitu daiteke. Intereseko okupazioa aukeratuta (Okupazioen Kode Nazionalaren 3 digituetara bereizita daude) proiekzioekin lotutako funtsezko informazioa adierazten da, eta Europan eta Espainian enplegu-atari nagusiek argitaratutako eskaintzen big data analisiaren ondoriozko konpetentzia eskatuenen berri ematen da.

Euskadi, auzolana