Futurelani buruz

- Euskadiko enplegu-prospektibaren eta okupazio-joeren behatokia

Ongi etorri Future Lan programara, 2030. urtera arte EAEko ekonomia- eta okupazio-sektoreetako enpleguaren eta langileen eskaintza potentzialaren proiekzioak dituen Lanbideren –Euskal Enplegu Zerbitzua– tresnara.

Future Lan funtsezko baliabidea da Euskadiko enpresen langile-eskaerari eta etorkizuneko langile kualifikatuei lotuta gerta daitezkeen bat ez etortzeei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan informazio goiztiarra lortzeko , okupazioen eta ekonomia-sektoreen ikuspuntutik.

Future Lanen helburua da informazio baliagarria behar duten pertsona eta erakunde guztientzat intereseko web-orri bihurtzea, bai enpresek etorkizunean egingo duten langile kualifikatuen lan-eskariari buruzko informazioa emateko, bai eta etorkizuneko lan-merkatuan eragina izango duten joera nagusien garrantzizko bestelako informazioari emateko ere.

Future Lan elkarlanerako lan-tresna dinamikoa ere bada, informazioaren output kuantitatibo nahiz kualitatiboak baititu, bai eta bateratze-gune bat ere Euskal Herriko lan-merkatuko eragile nagusientzat.

Compromiso con las personas