Informazio kualitatiboaren iturriak eta metodologia

Europako eta Espainiako okupazioen araberako gaitasunen eskaria Skills Panorama (Gaitasunen Panorama) Programatik hartutako informazioarekin, Lanbide Heziketaren Garapenerako Europako Zentroa (CEDEFOP) buru duen Programa, eta, zehazki, OVATE programatik bildutako informazioarekin egiten da.

CEDEFOP arduradun politikoak, sindikatuen erakundeak, prestakuntza erakundeak, irakasleak eta prestatzaileak eta adin guztietako ikasleak biltzen dituen Europar Batasunaren erakundea da, hau da, lanbide hezkuntzan eta prestakuntzan interesa duten talde guztiak biltzen ditu. Hezkuntza sistemen eta lan munduaren arteko bidegurutzean kokatuta, CEDEFOP-ek foro gisa funtzionatzen du, interesa duten erakundeek beren ideiak bateratu eta Europako lanbide heziketa eta prestakuntza hobetzeko modurik onena eztabaidatu dezakete bertan.

Skills Panorama Europako Batzordeak sortu zuen, gaitasunen beharrak ebaluatzeko eta aurresateko Europak duen ahalmena hobetzeko, eta hezkuntza eta prestakuntza sistemek lan merkatuaren beharrei hobeto erantzuten laguntzeko. 2014ko urtarriletik, CEDEFOP da Skills Panorama Programaren garapenaren buru, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Gizarteratze Zuzendaritza Nagusiarekin (EMPL DG) elkarlanean.

Skills Panorama okupazioetan eta sektoreetan dauden kualifikazio-beharrei buruzko datuak, inteligentzia eta informazioa eskuragarri jartzen dituen datu-bilketarako gune zentral bat da. Herrialde mailako datuak eta iturriak eskuragarri jartzeaz gain, gaitasunen eskaintzan eta eskaeran dauden joerei buruz, eta gerta daitezkeen trebetasunen desegokitasunei buruz, europar ikuspuntua ematen du.

Zehazki, Skills OVATE plataformak Europako lan merkatuaren eskarien bilakaerari buruzko datuak eskaintzen ditu lanbideen araberako gaitasunei dagokienez (8 digitu, CNO-ISCO), denbora errealean enplegu-atari nagusietan (zerbitzu publikoak barne) argitaratutako on line enplegu-eskaintzak aztertzen dituzten big data tresnen bidez. OVATEk gaitasunei buruzko lan-merkatuaren datuak ditu, ESCOren inguruan sailkatuta, 28 estatu kidetan argitaratutako 100 milioi enplegu-eskaintza baino gehiagokoak, erregulartasunez eguneratuak 4 hilean behin eta eskualdeen arabera bereizita. Future Lanen esparruan, Europan eta Espainian OVATEtik datozen GAITASUN eskariari buruzko informazio kualitatiboa biltzen duen atal bat lantzen da espezifikoki, 120 okupazio ingururekin (CNO-3 digitu).

Future Lanek ekoizpen-arloen eta okupazioen etorkizunerako informazioa ere badu, informazio-iturri ugaritatik bildutakoa eta parte-hartzaile desberdinetatik lortuta. Horrela, etengabeko garapenean, informazio interesgarria biltzen joango da unibertsitateetatik, enpresetatik, zientzia eta teknologia zentroetatik, sektore-adituengandik eta nazioarteko lanaren eta hezkuntzaren edo prospektibaren erakundeetatik: Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT), OECDren (Economics Department Working Papers), CEDEFOPek egindako azterketen, National Institute Economic-en, World Business Council for Sustainable Development-en, World Economic Forum-en, ONUren, World Future Society-ren, Futuribles-en, eta beste hainbat informeren datuetatik aurrera begira egindako azterketak. EAEko eragile sozioekonomikoen sektoreetako txostenak ere nabarmendu behar dira, bai eta eragile horiek aktiboki lan egiten dutela ere Future Lanen dagoen ezagutza-maila hobetzen.

Euskadi, auzolana